Urtarrilean hasi eta maiatzaren erdirako tartean gazta egiten lanpetua izaten da Josu Aldasoro artzaina (Ataun, 1968). Bereziki, martxoan egindako gaztak arrakasta izan ohi du lehiaketetan. «Nik uste dut kanpoko janak zerikusi handia duela. Ardiak kanpora ateratzen hasten garenean esneari usaina aldatu egiten zaio». Aurten udaberria aurreratuta badator ere, Aldasoro ez da fio, «gero zer etorriko den ez dakigu…» Pandemia dela eta ez da asko aldatu artzainen egunerokoa. «Gehienbat salmentetan nabaritu genuen. Itxialdi garaian gazta egin eta egin aritu ginen, eta ezin saldu». Hozkailuak gainezka izatera iritsi ziren. «Beldurra izan genuen, baina azkenean uste baino hobeto saldu ziren, eta aurten ere ondo hasi gara».
Ze zaletasun dituzu?
Zizatan ibiltzea.
Pelikula bat.
La flor del desierto.
Liburu bat.
Ez naiz irakurzalea, egunero Goierriko Hitza eta astero Goiberri.
Abeslari bat.
Mikel Laboa.
Abesti bat.
Txoria txori.
Kolore bat.
Urdina.
Oporretarako leku bat.
Nafarroako Pirinioak.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta eta kafea dozena-erdi gailetekin.
Amets bat.
Nik hasi dudan lanbidea atzetik norbaitek jarraitzea.
Bizitzako plazer bat.
Igeltseritza utzi eta artzain hastea izan zen plazerik handiena.
Goierriko txoko bat.
Ataun.
Ataunen biziko ez bazina…
Baztan inguruan.