Zegamako liburutegiko eta Bele Gazte Gaztelekuko arduraduna da Ainitze Azurmendi Alustiza (Zegama, 1978). «2008ko urrian hasi nintzen udal liburutegian lanean eta hilabete batzuk beranduago gazteria atalean gazteriako suspertzaile bezala. 12-18 urte bitarteko nerabe eta gazteen sustapenaz arduratzen naiz». Ikasturte honetan Gaztelekua irekita daukate. Ekintzen formatua mantendu dute «baina, gehienez 14ko taldetan etor daitezke nerabeak, aurrez izena emanda. Astebururo 70 nerabe inguru etorri ohi dira eta eskertzen dute zerbitzua irekita egotea».
Irakurzaleak al dira zegamarrak?
Batez ere haurren liburuak mailegatzen dira. Aipatzekoa da, gero eta heldu gehiagok euskarazko nobelak irakurtzen dituztela.
Ze zaletasun dituzu?
Mendira joatea eta Orkatz abesbatzan abestea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Aspaldikoa bada ere, Dirty Dancing.
Liburu bat.
Azkena irakurri dudan Eloy Morenoren Ikusezin.
Musika talde edo abeslari bat.
Taldea Berri Txarrak eta abeslaria Gari.
Abesti bat.
Benito Lertxundiren Nere herriko neskatxa maite.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea amak egindako bizkotxoarekin.
Kolore bat.
Beltza.
Oporretarako leku bat.
Konpainia onarekin edozein lekutara.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Etxekoek, 18 urte bete nituenean, argazkiekin egin zidaten bideo muntaia.
Amets bat.
Covid egoera hau amaitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Familian edo lagunartean otordu bat egitea.
Goierriko txoko bat.
Aizkorri azpiko basoak.
Zegaman biziko ez bazina…
Ez dut irudikatzen nire burua Zegama ez den beste lekuren baten bizitzen.