Olaberrian jaioa 1959an, Ordizian bizi izandakoa, eta azken urte askoan Beasain dut bizitoki. 1980. urtean murgildu nintzen argazkilaritzan beste lagun zaletu batzuekin, eta orduan hasi nintzen mundu honen oinarrizko ezagutza hartzen. Gaur egun Beasaingo Argizpi argazkizale elkarteko kide naiz, eta asko gozatzen dut taldean dugun giroarekin.
Kirol argazkilaritza, erretratuak eta paisaiak ditut gustukoen, baina niretzat garrantzitsuena nire obrekin transmititzea eta komunikatzea da, eta era berean, pasioz bizi dudan zaletasun honekin gozatzen jarraitzea.
Honako irudi hau Beasaingo Dolarea parkean ateratakoa da, aurrez prestatutakoa. Eskaileretan Adela azaltzen da saxofoiarekin, eta hari zeharka begira horma-irudiko emakumezkoa. Argazki ederra dela iruditzen zait.