Sekulako harrera izaten ari da Berri Txarrak taldearen agur biraren harira egindako Dardara dokumentala. Dagoeneko 10.000 ikusletik gora izan ditu, eta datozen asteetan, Goierriko hainbat herritan ikusi ahal izango da. Hilaren 23an Legazpin emango dute, 24an Idiazabalen, eta 24an eta 26an Beasainen.