Irati Aldazek Deustun Komunikazio gradua egin zuen eta ondoren Valentzian Bigarren Hezkuntzako masterra. Gaztea den arren, urte asko daramatza jada AEKn lanean. Azkoitian, Zestoan eta Andoainen eskolak eman zituen, Komunikazio departamentuan lan egin zuen eta hiru urte daramatza Goiztiri euskaltegiko zuzendari postuan.
Zein da euskararen egoera Goierrin?
Semaforoak modan daudenez, semaforoaren irudia erabiliko dut: Goierri laranjan dago.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Nahiko neska sinplea naiz. Mendira, hondartzara eta antzerkira joatea, eta lagunekin pote batzuk hartzea gustatzen zait. Eguzkipean bada, hobe.
Pelikula edo telesail bat?
Ez dut telebista asko ikusten. Netflix zalea naiz. Vikingos, Narcos eta halakoak asko gustatzen zaizkit. Euskarazko filmen artean, Izarren argia.
Musika talde bat edo musikari bat?
Ez daukat bereziki gustatzen zaidan bat.
Abesti bat?
La vie en rose kantaren Louis Armstrong-en bertsioa.
Kolore bat?
Urdina.
Oporretarako toki bat?
Kuba.
Liburu bat?
Cristina Moralesen Lectura facil.
Zer gosaltzen duzu?
Eztizko zerealak esnearekin eta kafe hutsa.
Zein da jaso duzun opari bereziena?
Belgikara bidaia bat.
Beasainen biziko ez bazina?
Donostian.
Beasaingo alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Helduen alfabetatzearen finantziazioa hobetuko nuke.