Konfinamendu garaian inora atera ezinik zela egin zituen zurezko animalien buruak orain Atseden tabernako terrazan ditu ikusgai. Aspaldian Seguran bizi den Keko Maiotz asteasuarrak txikitatik ditu zaletasun bai animaliak, baita zurgintza ere. Orain biak elkartu ditu erakusketa honekin. «Animaliei begira disfrutatu egiten dut eta zurarekin lan egitea entretenimendua da, nire hobby-a». Zura lantzeko garaian denetik egiten du pixka bat, «azken aldian eskulturak».
Beste zaletasunik ba al duzu?
Kuadrillarekin trago batzuk hartzea.
Liburu bat.
Animaliei buruzko edozein.
Abeslari bat.
Tina Turner.
Abesti bat.
Tina Turnerren The best.
Telesail bat.
Lehen, El hombre y la tierra; orain, La Casa De Papel.
Kolore bat.
Gorria.
Oporretako leku bat.
Klima beroko edozein.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Lehenengo gaupasa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nere lehenengo BH bizikleta.
Amets bat.
Pandemia amaitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Zaharraren txuleta eder bat.
Goierriko txoko bat.
Urbia.
Seguran biziko ez bazina…
Asteasun.