Miriam Otamendi Villabonan jaio zen, baina senarra Itsasokoa du eta bertan bizi dira. Arkitektura ikasketak egin zituen eta Itsasoko Udalarentzat aholkulari lana egiten du. Hala, udaletxeko ganbararen berritzeaz arduratu da.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Astronomia eta marraztea. Astronomia umetatik gustatzen zait. Ikastaro bat egin nuen eta prismatikoak eta mapa bat erabiltzen ditut zerua behatzeko. Itsaso oso toki ona da horretarako.
Gustuko planeta?
Jupiter. Zulo beltzen atzean egon daitekeenari buruz hausnartzea ere asko gustatzen zait. Ezin ulertu hori…
Egunen batean gizakia Martera iritsiko da. Joango al zinateke?
Noski! Umetan idatzi nuen ipuin batean 2200. urtean oporretara gainontzeko planetetara joango ginela jarri nuen.
Eraikin bat?
Oteitzaren museoa.
Pelikula edo telesail bat?
Matrix.
Musika talde bat edo musikari bat?
Lana del Rey.
Abesti bat?
Enya-ren Only time.
Kolore bat?
Horia.
Oporretarako toki bat?
Kalifornia. Duela hiru urte egon ginen.
Liburu bat?
Printze txikia.
Zer gosaltzen duzu?
Tea ogi txigortuarekin.
Zein da jaso duzun opari bereziena?
11 arrosako lore sorta.
Itsason biziko ez bazina?
Villabonan, baina Itsasoko lasaitasuna faltan sumatuko nuke.
Itsasoko alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Arkitektura tradizionala zaintzeaz gain, egungoari keinu bat egingo nioke.