Maddi Erauskin • Norabide egokian ote?
Badira aste batzuk, non gizartea, egun batean zentratuta egon den. Zehatzago esanda maiatzaren 9an. Kalean ezinegona geroz eta nabarmenagoa izan da. Gehiegigatik nekagarri edo aspergarri bihurtu da. Zer pasako da alarma egoerarekin? Eta EAEn? Mugak irekiko al dizkigute? 2019an sinesgaitzak izango ziratekeen galderak entzun dira egun hauetan…
Bitartean, komunikabideek ere ez dute asko lagundu, izan ere, ezinegon hori indartu dute morbo delakoa sortuz gizarteari. Kasuen gorakadak nabarmenduz, alarma egoera kenduz gero debekua indartzen duen dekretu berri baten inguruan hitz eginez…
Luze doa, oso luze… lehengo errealitatetik urrundu gara eta egoera jasangaitza egiten ari da. Baina akaso ez al gara konturatzen, egoera honen aurrean norberak hartu behar duen jokabide hori, kontzientzia kontu bat dela eta bakoitzaren esku dagoela?
Argi geratu dena da birus honekin bizitzen jarraitu beharko dugula eta horretan ikastea besterik ez zaigu geratzen. Debekuak beti izan dira tentaziorako bide, hau da, ez dira gizabanakoaren lagun, eta momentu honetan, ipintzen dizkiguten legeek duten indarra galtzeko era izan daitezkeelakoan nago.