Loraldia jaialdiaren baitan aurkeztutako ikuskizuna da Loreak eta zauriak izenekoa. Diziplina anitzeko ekitaldi horrek, Xabier Lete omendu eta gogoratu nahi du, eta hark kantagile, bertsogile eta idazle bezala egindako lana gaur egunera ekarri. Lau artista daude ikuskizun horren atzean: Joserra Senperena, Xabier San Sebastian, Beñat Gaztelumendi eta Quico Puges. Lazkaoko Areria aretoan izango dira gaur, maiatzak 21, 19:00etan hasita.