Aizpea Olano Tolosan jaio zen eta 11 urterekin Madrilera joan zen gurasoekin. Han, senarra dena ezagutu zuen. Ez zituzten seme-alabak Madrilen hazi nahi, eta duela 17 urte Idiazabalera etorri ziren. Izan ere, amaren aldeko familia bertakoa du. Olanok sommelier ikasketak egin zituen eta Madrilen hori izan zuen lanbide. Idiazabalen, eskolako jangelan lan egin du 12 urtez. Izpar dendako nagusiak erretiroa hartu zuenean, berak hartu zuen negozioa.
Gustuko ardoa?
Beltza. Ardo indartsuak gustatzen zaizkit: Ribera del Duero, Kataluniakoak…
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Eskulanak egitea, paseatzea eta irakurtzea. Egun, ez dut denbora librerik.
Gustuko liburua?
Denetik irakurtzen dut. Gustatzen zaizkidan idazleen artean Carlos Ruiz Zafon eta Isabel Allende daude. Nire erronka euskaraz gehiago irakurtzea da. Madrilera joan nintzenean gazteleraz irakurtzea gomendatu zidaten eta euskaraz irakurtzeko ohitura galdu nuen.
Pelikula edo telesail bat?
Mejor… imposible.
Musika talde bat edo musikari bat?
U2. Ez ditut behin ere zuzenean ikusi. Beti lanean harrapatu ninduten.
Abesti bat?
One.
Kolore bat?
Berdea.
Oporretarako toki bat?
Cadiz.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta fruta.
Zein da jaso duzun opari bereziena?
Etxekook elkarri idazten dizkiogun oharrak.
Idiazabalgo alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Oztopo arkitektonikoak kentzen saiatuko nintzateke.