Pedro Gaztañaga (Ordizia, 1967) Arte Ederretan lizentziatua da, eta giza irudian eta erretratuan espezializatua. Margolari bezala hainbat erakusketa egin ditu. Horrez gain Oroith abesbatzako tenorea da 22 urte zituenetik. Uztailaren 11n Goierriko Jazzaldiaren barruan Oroith sings Jazz eskainiko dute. «Gure abesbatzaren ezaugarri nagusienetako bat garai eta estilo ezberdinak lantzea da. Oraingoan jazzari tokatu zaio. Aldapeko Basque Latin Jazz taldeko partaideak izango ditugu gurekin gainera. Polita izango da».
Ze zaletasun dituzu?
Ikus-entzunezkoak izugarri gustatzen zaizkit, zinema, komikiak…
Pelikula bat edo telesail bat.
Deseando amar (Wong Kar-Wai), ikusten dudan bakoitzean gehiago gustatzen zait.
Liburu bat.
Sauce ciego, mujer dormida, Haruki Murakamirena.
Musika talde edo abeslari bat.
Azkenaldian kotxean gehien entzuten dudana Salvador Sobral da.
Abesti bat.
Viva la vida, Coldplay taldearena.
Oporretarako leku bat.
Pandemiarekin Greziara joateko planak izorratu zitzaizkigun… beraz, pendiente daukagu.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta ogi txigortua olio eta tomatearekin.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nigan pentsatuta egiten diren opari guztiak gustatzen zaizkit… Baina gehiago gustatzen zait oparitzea!
Amets bat.
Urrian Zarautzen dudan erakusketarako koadro guztiak bukatuta izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Jatea. Plater eta zapore bereziak eta toki berriak aurkitzea… Kozinatzea ere bai.
Goierriko txoko bat.
Ordiziarra izateaz gain urkiarra ere sentitzen naiz. Urkiatik Murimendirako bidean dauden basoak maite ditut.
Ordizian biziko ez bazina…
Donostian. Eta horietan ez balitz izango, urrunago joango nintzateke…