Urrup antzerki taldearen saio berezia
Antzerkizaleek ere badute hitzordu bat datozen egunetarako. Urrup Antzerki Taldeak saio berezia antolatu du, hilaren 22rako. Tennessee Williams idazlearen Larkpur lozioaren markesa eta Zapaldutako petunien kasua lanak antzeztuko ditu. Emanaldia 22:00etan hasiko da, Ordiziako Herri Antzokian.
