Ikasketaz ingeniaria da Uxue Irastorza (Gaintza, 1991) eta ikerkuntza eta garapen arloan egiten du lan. Horrez gain zinegotzia da Gaintzako Udalean. «Nahiz eta herri txikia izan nahikoa lan ematen duen kargua da». Bertako alkatea eta zinegotziak ez dira kargu horretaz bizi: «Gure lanbidea daukagu eta ondoren denbora librean udaleko eginkizunak betetzen ditugu. Baina, egindako lanak bere fruituak ematen dituenean poza sortzen du».
Ze zaletasun dituzu?
Bizikletan ibiltzea, mendira joatea, bidaiatzea…
Pelikula bat edo telesail bat.
El diario de Noa.
Liburu bat.
Ez zait irakurtzea gustatzen.
Musika talde edo abeslari bat.
Ken zazpi.
Abesti bat.
Zetak taldearen Zeinen ederra izango den.
Kolore bat.
Urdina.
Oporretarako leku bat.
Ibiza.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea ogi txigortuarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Realak aurten kopa irabazi zuen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Materiala ez den edozein opari da oso berezia.
Amets bat.
Bidaiatzeko aukera izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Ingurukoak pozik ikustea.
Goierriko txoko bat.
Aralarko parajeak.
Gaintzan biziko ez bazina…
Bista ederrak dituen inguruko herri txiki batean.