Urko Garmendia • Ekintzailetasuna bultzatuz
Ezagutzen al duzu 50/30/20 erregela? Finantza pertsonalak kudeatzeko erabiltzen den estrategia sinple bat da. Espainia mailan ez da oso ezaguna, baina merezi du ezagutu eta behintzat proba txiki bat egitea.
Dituzun diru sarreren kantitate totala 3 portzentaietan banatzen da, eta gastu mota bakoitzari portzentaia bat ezartzen zaio: Diru sarreren %50 oinarrizko gastuak kubritzeko erabiltzen da (etxea, autoa, janaria, fakturak…). %30 gastu pertsonaletara bideratzen da (arropa, hobbiak, kirola, bidaiak). Eta amaitzeko, %20a aurreztu egiten da.
Goazen adibide azkar batekin proba egitera. Jo dezagun hilabetero 2.000 euroko soldata duzula. 1.000 euro izango zenituzke oinarrizko gastuetarako, 600 euro gastu pertsonaletarako eta 400 aurreztuko zenituzke. Erraza ezta?
50/30/20 sistema oso interesgarria da finantzak era eraginkorrago batean kudeatu nahi badituzu. Diru sarreren %100 zertan gastatzen duzun jakiteko aukera emango dizu, eta modu bikaina da epe luzera dirua aurreztu ahal izateko.
Gainera, aipatutako portzentaiak zure beharretara egokitu litezke, hau da, zure erregela propioa sortu zenezake, zure egungo bizimodua kontuan izanik.