
Lau-bost urterekin hasi zen dantzan Libe Sukia Garmendia (Zaldibia, 1993) Zaldibiako Iztueta dantza taldean. Gerora, 15 bat urte zituela, Ibarrako Alurr dantza taldean hasi zen, herrian talderik ez zegoelako. Eta 2019. urtearen bukaeran Haatik dantza konpainiara egin zuen jauzi. Azken urtebetean, Jagoba Astiazaranek eta Iñar Sastrek kaleratutako Arineketan diskoan oinarritutako eta izen bera duen ikuskizuneko dantzarietako bat da.
Udan emanaldi asko izan al dituzue?
Uda baino oparoagoak dira udaberria eta udazkena, baina udan ere izan ditugu zenbait emanaldi. Espero ez genuen harrera izan du ikuskizunak, eta urtebetean 20 emanalditik gora egin ditugu.
Ze zaletasun dituzu?
Dantza, mendia eta irakurtzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Greenbook.
Liburu bat.
Miñan.
Musika talde edo abeslari bat.
Unidad Alavesa.
Abesti bat.
Dame, Iseo & Dodosound taldearena.
Kolore bat.
Berdea.
Oporretarako leku bat.
Lizarra kanpina.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Azken urtebetetzea itxialdian egitea tokatu zitzaidanez, lagunek eta familiak egindako opariak.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta ale bat, ogi txigortua aguakate eta urdaizpikoarekin, galleta pare bat eta kafesnea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Herrian dantzatu nueneko hura.
Amets bat.
Berriro ere herriko plazan erromeri edo kontzertu batean dantzatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin zerbeza bat hartzea.
Goierriko txoko bat.
Ausa-Gaztelu gaina.
Zaldibian biziko ez bazina…
Mendia eta lasaitasuna dagoen herri txiki batean.