Gaztea banaiz ere, 17 urte, txiki-txikitatik gustatu izan zait argazkilaritza. Orain dela laupabost urte sartu nintzen Urretxu-Zumarragako argazki taldera. Behin taldean, ikastaro batzuk egin nituen; gainera, taldeko kideen laguntza eta irakatsi nahia erebatekoa izan zen, asko ikasi nuen eta ikasten jarraitzen dut beraiekin.
Ikaragarri gustatzen zait Urretxu-Zumarragako eta Goierri aldeko mendietan ibiltzea; horrela, argazki irteera bat egin nuen egun batean, eskuartean dugun argazki hau ateratzea lortu nuen.
Nikon D5200 • Tokina 11-16 • f: 2.8 • 1/50 • ISO 100 • Adobe Photoshop 2020