Andoni Zarandona zumarragarrak elektrikari ikasketak egin zituen eta Irizar enpresan lan egiten du. 17 urte daramatza Ormaiztegiko enpresan. Lehenago, lau eman zituen Fagorren. Aisialdian kirol emankizunak ikustea gustatzen zaio, batez ere saskibaloia eta txirrindularitza. Izan ere, saskibaloian jokatu zuen, Goierri eta Andraitz taldeetan.
Gustuko saskibaloi taldea?
Baskonia.
Gustuko saskibaloi jokalaria?
Gaztetan Ramon Rivas gustatzen zitzaidan. Ni nintzen Rivas jokalari kuttuntzat zuen bakarra.
Gustuko liburua?
El nombre de la rosa, nahiz eta kasu honetan pelikula liburua baino hobea den ia. Lehenengo liburua irakurri nuen eta ondoren pelikula ikusi nuen.
Pelikula bat?
Asko. Zinemazalea naiz. Garai bateko pelikulak gustatzen zaizkit, batez ere. Apocalypse Now, adibidez. Arrastoa utzi zidan.
Musika talde bat edo musikari bat?
Euskal rock erradikala. Garai hartakoak gara eta ez dugu eboluzionatu.
Abesti bat?
La Polla Records taldearen edozein. Ez dute baliorik galdu.
Kolore bat?
Urdina.
Oporretarako toki bat?
Oporretarako, toki guztiak dira onak.
Zer gosaltzen duzu?
Dagoena… eta azkar. Ordu horietan…
Zure bizitzako egun bereziena?
Lehen umea jaiotzen ikusi nuenekoa.
Amets bat?
Amets asko ditut, baina hankak lurrean eduki behar dira. Umeak tartean daudenean, egunean egunekoa.
Goierriko txoko kuttuna.
Ezkio. Umeak hara joaten dira eskolara eta oso gustura egoten gara bertan.