Belenpeko Ama Birjinari kandela pizteko ardura hartuta pozik dago Urtzi Intxausti (Segura, 1981). Haurdun dauden emakumeak babesteko den ohitura zaharrari segida emateak ilusio handia egin dio, «Segurako ohiturak asko gustatzen baitzaizkit». Baina Intxaustik badu beste zaletasun bat, motorrak zaharberritzea. Lambretta bat izan zen lehenengoa, ondoren bere ezkontzarako Vespa bat berritu zuen, «motorrean joan nintzen Loiolaraino». Motor zahar asko baditu ere, «lau edo bost» dauzka berrituta. Gaztetan hasi zen herriko mekanikoari laguntzen. Motor asko konpontzearekin bat, jendeak botatzeko zituen Mobiletteak eta beste hainbat motor eskuratzeko aukera izan zuen. Bereziena 1926ko BSA bat du: «Pieza asko falta ditu eta diru asko behar da. Umeak hazten direnean helduko diot».
Ze zaletasun dituzu?
Garajean aritzen naiz trasteak zaharberritzen: herriko buruhandiak, irrati zaharrak…
Abeslari edo talde bat.
Gozategi.
Abesti bat.
Astelehena biharamun.
Kolore bat.
Gorria.
Oporretarako leku bat.
Chipiona.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gure ezkontza eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lehenengo Mobilettea.
Amets bat.
Noizbait baserri baten bizitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin sagardotegira joatea.
Goierriko txoko bat.
Beunde ingurua.
Seguran biziko ez bazina…
Herria asko maite dut.