Ganbara eta Aequus, Barroko Aire hasteko
Asteburuan hasiko da Barroko Aire, musika barrokoaren Ordiziako jaialdia. Ganbara abesbatzak eta Aequus Ensemble taldeak Total Bach ikuskizuna egingo dute elkarrekin. Igandean izango da, 18:30ean, parrokia elizan. Azaroko gainontzeko hiru igandeetan ere izango dira Barroko Aire jaialdiko kontzertuak.
