Duela bi urte txirrindularitza utzi, afizionatu mailan, eta tabernari ari da gaur egun Mikel Paredes Barandiaran (Lazkao, 1997). Zelata tabernako lana gogorra bada ere gustukoa du, «ordu dezente egiten dugu jarraian zutik… baina gustura joaten naiz, oso giro ona baitaukagu bezeroekin». Hala ere txirrindularitza ez du erabat baztertua. Iaz zuzendari moduan ibili zen Laboral Kutxa taldean: «Orain tarteka lasterketaren batera joaten naiz laguntzera, eta gustatzen zait txirrindularitzako emaitzak jarraitzea».
Zer sumatzen duzu faltan txirrindulari bizitzatik?
Neure buruaz bakarrik arduratzea.
Eta zer ez duzu faltan sumatzen?
Neguko entrenamendu gogorrak, euritan ordu asko entrenatu behar asteko 6 egunetan. Eta nutrizionistarekin janari guztia gramoka pisatu beharra.
Ze zaletasun dituzu?
Dezente. Ehiza, eskiatzea, motor mundua eta kirol mota asko.
Pelikula bat edo telesail bat.
Diamante de sangre.
Liburu bat.
La Catedral del Mar.
Musika talde edo abeslari bat.
Brigada Criminal.
Abesti bat.
Hell beer boys, izen berdineko taldearena.
Kolore bat
Berdea.
Oporretarako leku bat.
Mallorcako osabaren etxea.
Zer gosaltzen duzu?
Ogi txigortua olio pixka batekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gure aitak 50 urte bete zituena.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Aurreneko motorra, txikia nintzela.
Amets bat.
Taberna urte askoan martxan egotea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Familiarekin eta lagunekin bazkariak eta afariak egitea.
Goierriko txoko bat.
Beunde, Zegaman.
Lazkaon biziko ez bazina…
Mallorcan edo Bartzelonan.