Urko Garmendia • Ekintzailetasuna bultzatuz
Inflazioak ondorengoa esan nahi du, erabiltzen dugun diruak (euroak) erosketa ahalmena galtzen duela denbora pasatzen doan heinean.
Gaurko egunean euro batekin ogi barra bat erosi badezakegu, eta hemendik 4 urtetara euro berberarekin barra erdia soilik, seguraski inflazioak eragin du aldaketa hori.
Eta nola sortzen da inflazioa? Nondik dator? Oso azalpen erraza du atzean. Banku zentralek dute euroaren boterea, hau da, eurek erabakitzen dute noiz eta zenbat euro imprimatu. Eta zer gertatzen da bankuek bilioika euro imprimatzen dituztenean? Zirkulazioan billete gehiago daudela, eta ondorioz diruaren balioa jaitsi egiten dela.
Jakin beharra dugu, guk euroak gordetzen baditugu –aurrezki kontu batean adibidez–, urteak pasa ahala eros ahalmena galtzen joango direla, euroak urtero bere erosketa ahalmenaren %2 galtzen baitu gutxi gorabehera.
Lan ordu askoren ondoren lortutako soldatak erosketa ahalmena galtzen duela ohartzean, ziur nago ez zaizula justua irudituko.
Baina ze aukera ditugu inflazioari aurka egiteko? Datorren iritzi testuan kontatuko dizuet gehiago.