«Goierriko nire txoko kuttuna Barrendiolako urtegia da»
Ane Urzelaik (Legazpi, 2003) Arte Ederrak ikasi zuen eta ondoren Artearen Inguruko Proiektuak eta Ikerketak masterra egin du Altean (Alacant, Herrialde Katalanak). Egun Argentinan dago. Bertako San Juan hiriko El Carrascal eraikinean erakusketa ireki du. «Arte munduan bidea egiten jarraitzeko Euskal Herritik kanpora erakusketaren bat egitea erabaki nuen eta hemen bukatu dut», azaldu du. Erakusketa urriaren 2an inauguratu zuen eta 15ean ekitaldi berezi bat egingo du, musika eta guzti». L’Alfas del Pi (Alacant, Herrialde Katalanak) herrian ere bere lanak ikus daitezke, taldeko erakusketa batean.
Margolari bat.
Lluis Martinez. Puerto Ricokoa da.
Zer zaletasun dituzu?
Mendira joatea eta lagunekin egotea.
Pelikula edo telesail bat.
Jone, batzuetan.
Liburu bat.
Karmele Jaioren Maitasun kapitala.
Musika talde edo abeslari bat.
Mungiako Toc taldea. Abeslaria, berriz, Hofe.
Abesti bat.
Toc eta Hoferen Bi Miru Gu.
Oporretarako leku bat.
Altea. Masterra bertan egin nuen eta oporretan itzuliko naiz.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe beltza eta ogi txigortua olioarekin.
Kolore bat.
Urdin prusiarra.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alteara joan aurretik lagun guztiekin egin nuen bazkaria.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Aipatutako bazkarian bideo bat oparitu zidaten, nire bizitzako irudi guztiekin eta lagunekin.
Amets bat.
Egunen batean artetik bizitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Kafe bat hartzea lagunekin.
Goierriko txoko bat.
Barrendiolako urtegia. Paseatzera joateko ohitura dut.
Legazpin biziko ez bazina…
Bilbon. ■

