Donostian jaio zenetik Mutiloan bizi den arte bide luzea egindakoa da Xabier Tarragona. Robotika eta automatizazioa du langintza, eta horrek autogintza enpresa handien bidetik, hainbat lekutan bizitzera eraman du: Frantzia, Ingalaterra, Bartzelona… «Baina, denborarekin etxera itzuli nahi izan genuen. Hamar urtez Seguran bizi ondoren, iaz Mutiloara etortzeko aukera sortu zitzaigun eta hemen bizi gara». Gaur egun Zumaiako makina erreminta enpresa batean ari da lanean.
Ze zaletasun dituzu?
Mendiko bizikleta, argazkilaritza, hizkuntzak ikastea…
Pelikula edo telesail bat.
Akziozkoak eta epikoak.
Liburu bat.
Historikoak eta teknikoak.
Musika talde edo abeslari bat.
Berri Txarrak eta Foo Fighters.
Abesti bat.
Mikel Laboaren edozein.
Kolore bat.
Txuri-urdina.
Oporretarako leku bat.
Quebec eta Kanada osoa.
Zer gosaltzen duzu?
Gazta eta urdaiazpikoa, eta ondoren kafea nik egindako ogi txigortuarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alaba jaio zen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bidaia bat, Txinara.
Amets bat.
Euskal Herriko benetako historia ezagutzea eta zabaltzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin egotea.
Goierriko txoko bat.
Aizkorri.
Mutiloan biziko ez bazina…
Euskal Herriko edozein herri txikitan.