Ioar Aizpurua Barriola • Musikaren taupadak
Urtetik urtera, gero eta oihartzun handiagoa duen eguna ospatu zen joan den azaroaren 20an mundu mailan, baita Euskal Herrian ere. Haurren eskubide unibertsalak finkatu ahal izateko, 1959tik aldarrikapenerako deia egiten da mundu osoan, eta haur baten jaiotzatik, horrek dituen eskubideak bermatzeko helburuz.
Kasu askotan, gure familian ditugun txikienei begiratzen diegu, eta beraien bizi kalitatea egoera onekoa dela iruditzen zaigu. Ez diegu guztiok erreparatzen ordea, edo ez gara pentsatzen jartzen gutxienez, mundu mailan beste hamaika egoeratan bizi diren haurrak daudela, eta gure familiako dugun senide batek bezala eskubide berberak izan beharko lituzkeela. Zer aipatu gizarte batetik bestera, edota erlijio ezberdinen artean emakume nahiz gizonen artean dagoen ezberdintasunaren arrakala.
1948an onetsi zituen NBEk Aldarrikapen Unibertsalak, baina 1959an onartu zuen adierazpena. Bada garaia agian une batez gure inguruari erreparatu, eta gazteok ere honen alde egin dezakegunaz erreparatu ahal izateko. Konturatzen ez baldin bagara ere, ematen dugun pausu txiki bakoitzak, onura izugarria egin diezaiokeelako alboan izan dezakegun gaztetxoari.