Tania Hernandez eta Maria Eugenia Zurutuza • Natxo belar denda (Beasain)
Immunitate-sistemak garrantzi handia du, eta are handiagoa urteko garai honetan, eguraldi aldaketa handiak izaten baitira.
Era berean, maila emozionalean ondo egoteak sistema immunitarioa ondo edukitzen lagun diezaguke. Izan ere, animikoki ongi aurkitzen garenean, ia ez gara gaixotzen eta ez dugu gaitzik izaten.
Animikoki ondo egoteaz gain, badira equinacea bezalako landareak, immunitate-sistema igotzeko oso ezagunak direnak; horrela, infekzioak hartzea saihestu edo garai hauetako katarrotxoei buelta ematea lortuko dugu.
Ekialdeko Asiako siitake perretxikoak ere baliagarriak dira. Asko erabiltzen dugu anpoiletan. Baina jatorrizko forman ere aurkitzen ditugu fruta-dendatan.
Hesteetako flora zaintzeko
Bestalde, sistema immunea ondo edukitzea bezain garrantzitsua da hesteetako flora ona izatea, kasu horretan ere, era guztietako gaixotasunak saihestuko baititigu. Hesteetako flora zaintzeko probiotikoak dira gomendagarrienak.
Oso modan dagoen konbutxa ere oso egokia da Eguberri hauetako gehiegikerietatik babesteko. Edari probiotikoa da hori ere. Liseriketan laguntzen du, antioxadatzailea da eta sistema immnunologikoari lagunduko dio. Gaur egun gainera, freskagarriak bailiran edateko prestatuta dago konbutxa, edozein momentutan edateko moaduan.
Azkenik, jai egun berezi hauetako gehiegikeriak arintzeko, garbiketa bat eskertuko du gure gorputzak. Gibela garbitzeko oso eraginkorrak dauden belar ugari dauzkagu: besteak beste, boldoa, parietaria, txikori belarra edo desmodioa.