Aloña Agirrezabala ‘Aruni’ (Alegia, 1975) yoga irakaslea da, eta Satya Yoga eskola ireki du Ordizian. Aurretik herriz herri ibiltzen zen irakasten –Tolosa, Villabona, Alegia, Azkoitia, Donostia, Itsasondo, Ordizia…–, baina beti izan du eskolarena buruan, «bizitzako eta etxeko proiektu bat izan da. Nire bikotea, Rahula, Yoga irakaslea da. Sanatana Dharma Eskolatik gatoz. Bi energia indartsu gehitzean sortu dugu hau».
Ze bide egin duzu bertara iritsi arte?
18 urterekin yoga praktikekin hasi nintzen barne bake bila nonbait. Kartel batek erakarri eta lehenengo saioa jaso ondoren, nire bidea hortik zela sentitu eta formakuntzekin hasi nintzen.
Zer moduz doa hasiera?
Polita izan da benetan. Lehengo ikasleei eta hurbildu diren berriei esker energia polita mugitzen ari da taldeetan.
Ze zaletasun dituzu?
Gitarra, olio-pintura eta irakurtzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Awake. La vida de Yogananda.
Liburu bat.
Yoga Sutras Patanjali.
Musika talde edo abeslari bat.
Krishna Dash.
Abesti bat.
Om namah Shivaya (Krishna Dash).
Kolore bat.
Zuria.
Zer gosaltzen duzu?
Infusio bat, ogi txigortua ahuakate edo tahinarekin, intxaurrak…
Oporretarako leku bat.
Nire barrena. Beti oporretan nago.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire haurren jaiotzak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Seme-alabak.
Amets bat.
Yogaren irakaskuntzak ikasleen arimetara ahalik eta garbien iristea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Familian gauza goxoak dastatzea.
Goierriko txoko bat.
Txindoki inguruan ezagutzen dudan zelai bat.
Ordizian biziko ez bazina…
Ez diot garrantzirik ematen non, baina etxe txiki bat berde pixka batekin gustura hartuko nuke.