Maddi Erauskin • Norabide egokian ote?
Omicron izanda 2022 arekin batera guztiok ikasi dugun lehenengo hitzetakoa… Beste urte batez, urte hasiera garratza izan da, hotza eta desberdina. Urtezahar gauerako langostinoak, urdaiazpikoa edo mahatsak, antigeno testekin ordezkatu ditugu, inguruko botika guztietan sekulako ilarak sortuz. Horrek jende artean ezinegona sortu du, sekulako estresa! Kutsatzeko arriskua dela eta, tabernarien ezjakintasuna, gazteen aisialdia dela medio.
Azken honetaz mintzatu nahiko nuke. Gobernuak, egoera ikusita eta Covid kasuek gora egin ez dezaten, arau berriak ipini ditu. Tabernen kasuan esaterako, 01:00ak arte irekitzea izan da… eta horrekin gaueko aisian beste oztopo batzuk etorri dira. «Orain nora?, Behin ordu hontararte irekita, ze axola du goizeko laurak arte irekitzeak?». Gazteak kexu dira!
Baina ez da kexa kontua bakarrik, ordu horretan tabernak ixteak, beste arazo bat dakar, eta larria gainera. Jendeak, trago batzuk gainean, gainerakoak non elkartuko diren asmatu ezinda, toki hobeago baten bila edo etxera buelta nola egin jakin gabe… Autoa hartzeko hautua egin du. Horrek dakarren arriskua kontuan hartu gabe eta ondorioak neurtu gabe.
Beraz, non dago balantza? Covida uxatu nahiak arazo larriagoetara al garamatza agian?