Legazpiko Gaztetxeak antolatuta, Mataderoaren 25. urteurrena ospatuko dute asteburuan, hainbat ekitaldirekin. Gaur, Quique Maciasen bakarrizketa saioa izango da, 22:30ean. Bihar, berriz, triki-poteoa egingo dute eguerdian, eta ondoren luntxa. 22:00etan hasiko dira kontzertuak: Ultimos Reyes, The Lio (irudian), Dinamita eta Suizidio Kolektivo taldeek joko dute.