Aitor Barbarin (Donostia, 1999) 9 urterekin etorri zen Zegamara bizitzera. Futbolaria da Azkoitiko Anaitasunan, nahiz eta azkenaldian garai gogorra bizitzen ari den. «Udan belauneko ebakuntza egin zidaten eta errehabilitazio luze baten azken fasean ari naiz».
Ze helburu dituzu futbolean?
Lehenik futbolaz disfrutatzea, eta bigarrenik, nire buruari gehiago exijitzea hobetzen eta ikasten jarraitzeko.
Futbolari bat.
Javier Mascherano.
Ze zaletasun dituzu?
Kirola orokorrean, lagunekin egotea eta bizitzako plazer txikiez disfrutatzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Stranger Things (telesaila) eta El Caballero Oscuro: La Leyenda Renace (filma).
Liburu bat.
Paulo Coelhoren Alkimista.
Musika talde edo abeslari bat.
Delorean.
Abesti bat.
Stay Close (Delorean).
Oporretarako leku bat.
Mykonos (Grezia).
Zer gosaltzen duzu?
Pan tumaca urdaiazpikoarekin eta kafea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Aurreko denboraldian Getaferen aurka jokatu genuen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Eurodisney-era egindako bidaia.
Amets bat.
Realak Athletic-en kontrako Champions-eko finala irabaztea eta zuzenean ikusi ahal izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Udako goizetan etxeko terrazan gosaltzea txoriak kantari entzunez.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Zegaman biziko ez bazina…
Hondarribian.