Apirilaren 8an pasako da Korrika Goierritik, arratsaldeko 7ak aldera Olaberritik. «Ilusio handiarekin» ari da Oihana Munduate (Ataun, 1970) herriko Korrika batzordean. «Pasa dugun egoera honen ondoren denok euskararen alde lanerako prest gaude». Korrikaren aurretik hainbat ekitaldi antolatu dituzue, baita apirilaren 8an bertan ere. «Goizean Korrika txikia, ondoren Kuttun Guraso elkarteak eta eskolak antolatutako bazkaria, arratsaldean 7etan Korrika pasatuko da eta ondoren trikiti-poteoa egingo dugu».
Zuretzat zer da Korrika?
Ilusioa, poza… euskararen alde egiten den ekitaldirik gogokoena.
Ze zaletasun dituzu?
Mendian ibiltzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Azkena ikusi dudana, Non dago Mikel?
Liburu bat.
Azkena, Koldo Rabadanen Bidean.
Musika talde edo abeslari bat.
Hertzainak.
Abesti bat.
Hertzainaken 564.
Oporretarako leku bat.
Zuriza.
Kolore bat.
Beltza.
Zer gosaltzen duzu?
Ur epela, limoi zuku eta eztiarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gure seme-alabak jaio zirena.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lora sorta bat.
Amets bat.
Euskal Herri aske bat lortzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Etxekoekin denbora librea aprobetxatzea.
Goierriko txoko bat.
Agautzko gaina, Ataunen.
Olaberrin biziko ez bazina…
Ataunen.