Anariren bakarkakoa, musika astean
Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatu duen kultur astearen barruan, ekitaldi sorta antolatu dute egunotan, tartean, musika munduko izen ezagun ugarirekin. Gaur, Anari kantariak bakarkako kontzertua egingo du, 19:30ean, Areria aretoan. Aurretik, musika eskolako trikitilariak (17:00) eta batukada taldea (18:30) ariko dira, frontoian eta herriko kaleetan.
