Martxoan Bertsoa jaialdiko finala, gaur
Urretxu eta Zumarragako bertsozaleek bete-beteak izan dituzte martxoko asteburuak. Martxoan Bertsoa jaialdiak, taldekako lehiaketa berreskuratu du aurten, eta azken asteburuetan jokatutako kanporaketen ondoren, gaur dute final handia. Gaztelekuan izango da, hiru talde finalistekin, 22:30ean hasita.