Jon Mendizabalek (Zumarraga, 1996) Zuzenbidea eta Zientzia Politikoak ikasi zuen Madrilen. Laboral Kutxaren egoitza nagusian lan egiten du, aholkularitza juridikoan. Kirol ekitaldiak ikustea, karta jokoa, filosofia irakurtzea eta parranda egitea gustatzen zaio. Bertsolaritza ere bai. Martxoan Bertsoa txapelketako finalean parte hartuko du gaur.
Noiztik bertsolari?
Umetan bertso eskolara joan nintzen. Urte batzuk neramatzan Martxoan Bertsoa txapelketan parte hartu gabe, baina Mikel Iturriotzek belarrietatik heldu eta eszenatokira igo nau. Mikelek sekulako inurri lana egiten du.
Zenbat aldiz parte hartu duzu Martxoan Bertsoa txapelketan?
Bospasei aldiz. Lehenengoz, 12 urterekin. Abestu eta etxera itzuli nintzen. Egun, abestu eta ezin etxera itzuli…
Zer diozu zure taldekideez?
Mikel Iturriotz da taldeko izarra. Mattin Aranburu, berriz, oso burutsua da.
Gustuko bertsolaria?
Unai Iturriaga.
Pelikula edo telesail bat?
Tesis eta La batalla de Argel.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Joaquin Sabina eta Hertzainak.
Abesti bat?
Zarama taldearen Txatxo.
Liburu bat?
Michael Heinrich-ek idatzitako Marxen biografia da irakurri dudan azkena.
Oporretarako toki bat?
Andaluzia.
Sekula egin dizuten opari bereziena?
Pistak ematea eta ingurukoak konturatzea gustatzen zait.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin bazkaria eta mus partida.
Goierriko txoko kuttuna.
Beloki mendiko buelta.
Zumarragan biziko ez bazina…
Madrilen.