Irudiko argazkia 2018ko apirilean Nepalera egin nuen bidaia batean ateratakoa da, Bandipur herrian. Hango kalezidorretan nenbilela, bi emakume heldu hauen dendaren parean gelditu nintzen. Tea hartzen ari ziren atarian, lasai ederrean. Atentzioa eman zidaten atzealdean zintzilik zituzten objektu eta kolore askotarikoek, kontraste handia ikusi nuen horien eta haiek zuten patxadaren artean. Emakuame adeitsuak ziren, eta argazkia ateratzen utzi zidaten.
Manu Barreiro naiz (Donostia, 1973), eta 2017tik Beasaingo Argizpi argazkizale elkarteko kide. Argazkilaritza maite dut, eta bereziki erretratuak, pertsonak protagonista sentitzen diren irudiak. Kondaira zahar batek dioenez, pertsona baten argazkia ateratzen duzunean haren arima zurekin daramazu… Nire kameraren aurrean jartzen diren pertsona horien arima jasotzen saiatzen naiz nire argazkien bitartez, sekula ez arima hori ebasten. Zerbaitegatik da begirada arimaren isla.
Datu teknikoak
Canon EOS 5D MkIV • EF 24-70 f 2.8L II • 1/250 • F8 • ISO800