Eneko Solanak (Legazpi, 1991) Eraikuntza Metalikoen goi mailako moduloa ikasi zuen zuen, eta Ebakilan enpresan egin zuen lan. Duela hiru urte, enpresa utzi eta Hariztizabal baserria hartu zuen. «Beti natura gustatu zait, osabak baserria du…». Hariztizabalen, ogia egiten dute eta 30 sagar barietate dituzte. Horretaz gain, eguzki plakak dituzte etxeko kontsumorako eta energia saltzeko, eta Natur Eskola Bizia proiektuko ikastaroak ematen dituzte.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Baratzea, eta herrira jaistea eta lagunekin egotea.
Pelikula edo telesail bat?
Origen. Asko pentsarazten du.
Abeslari bat edo musika talde bat?
John Dealer. Legazpikoak dira. Nire adin ingurukoak. Oso onak.
Abesti bat?
Mikel Laboaren Gure bazterrak.
Liburu bat?
Nekazaritzari buruzkoak irakurtzen ari naiz. Ez naiz oso liburu zalea. Urduria naiz, eta irakurtzeko eserita egon beharra dago.
Oporretarako toki bat?
Almeria. Cabo de Gata. Furgonetan.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe bat. Ez dut ezer jaten.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Aita eta osaba espetxetik atera zirenekoak. Bi egunen bueltan atera ziren, lehenengo osaba eta hurrengo egunean aita. Aita atera zen egunean elkar besarkatu ahal izan zuten.
Sekula egin dizuten opari bereziena?
Lagun bati esker, nire bizitzan egin nuen norabide aldaketa.
Amets bat.
Hegan egitea.
Goierriko txoko kuttuna.
Zerain.
Itsason biziko ez bazina…
Itsasoa eta mendia dituen herri batean.