Idoia Luzuriaga Garcia • Berdintasun aholkularia
Hirukideren newsletterra jasotzen dut, eta ez dut arreta gehiegi jartzeko astirik hartzen, baino gaur, elkarteko sinaduraren aurretik ikusi dudan esaldiak jauzi egin dit ordenagailuan: «Seme-alabek pertsona hobeagoak egiten gaituzte». Bueno, polita da, eta baliteke baietz, baino ez du zertan horrela izan behar. Gauza askok egiten gaituzte pertsona hobeagoak edo baliteke ezerk ez lortzea pertsona hobeagoak izan gaitezen, auskalo. Seme alabarik ez izanda ere, sekulako pertsona ona izan zaitezke, edo nazkante bat. Ez dakit seme alabek gure izateko moduan, esentzian eta muinean eragina ote duten, baina gure bizitzan bai, zalantzarik gabe. 2021ean argitaratutako albiste batean irakurri daitekeenez, «Jaiotzek behera egin dute Euskadin, 1941az geroztiko minimo historikoraino». Eta kezkagarria iruditzen zait albiste hori, baina ez dut uste jende asko harrituko duenik. Are gehiago, oso ulergarria da.
Ez dakit zenbait alditan idatziko nuen amatasunari buruz; ziur asko aipatuko nuen nonbait amatasuna profesionalki zigortua dagoela. Eta zaintza bizitzaren erdigunean jarri behar denaren asunto hori, zoritxarrez errealitate bat baino gehiago lema bat bilakatzen ari da. Gai horiek eta beste asko jorratzen ditu Diana Oliverrek argitaratu berri duen liburuan, Maternidades precarias. Gai horietaz mintzatzen ari da orain, ordenagailuaren aurrean nagoela, Julia Otero eskaintzen ari den elkarrizketan; ama izateak emakumearen bizitzan duen eraginaz eta gure sustapen profesionala baldintzatzen duen moduaz. Eta bai Diana, Julia edo ni, ez gara migranteak baina haiek ere badute diskurtso propio bat honen inguruan. Bai, badakit ez nagoela gai berri edo berezi bat mahai gainean jartzen, baina horrela ez dago zein erretiro duin batean pentsa dezakenik; ez baitugu ordezkorik izango. Enpresatako berdintasun planek kontziliazioaren eta zaintza beharren inguruan hainbat neurri eta ekintza jasotzen badituzte ere, oraindik ere ez nago ziur honek guztiak gure bizitzak gobernatzen dituzten produkzio egituratan eragina sortuko dutenik.
Benetako eraldaketa gizatasunaren barnetik sortutako iraultza baten ondorio izan beharko luke eta. Hainbeste izendatzen dugun joera berriztatzaile horiek bezala. Zeren eta modu eraberritzaileei buruz hitz egiten dugunean, badirudi teknologiaz besterik ari ez garenik. Inolako momentuan lan egiteko, antolatzeko, sortzeko modu berriez. Konponbideren bat egonez gero, inoiz nahikoa ez diren momentuko laguntza ekonomikoetatik baino, hortik etor liteke.