Maiatzak 25, asteazkena
- 17:00: Gazte-Pikuk antolatutako pilota txapelketetako finalak, udal pilotalekuan.
- 18:30: Legorretako Talogile taldeko partaideek botako dute jaiei hasiera emateko suziria. Ondoren, Gizon Pikua udaletxeko balkoian jarriko da. Jarraian, puxikak, goxokiak eta litxarkeriak banatuko dira.
- 18:45: Erraldoiak, buruhandiak eta kalejira.
- 19:15: Kuadrilla arteko jolasak.
- 19:30: Bertso erronka Ezkizu taberna aurretik abiatuta. Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Haizea Arana, Odei Lopez eta German Urteaga. Aurkezlea: Felix Artola.
- 21:30: Lagunarteko afaria Bilkoin elkartean.
- Ondoren, Joselontxos txaranga kaleak alaituz.
Maiatzak 26, osteguna, Azentzio eguna
- 13:00: Erraldoiak eta buruhandiak trikitilariek lagunduta.
- 18:15: Azentzio eguneko euskal erromeria. Udal ordezkarien soka dantza eta Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia.
- Jarraian, trikitia, sagardo dastaketa eta txorizo jatea sagardo erara, plazan.
- 20:00: Legorretako batukada taldeak kaleak alaituko ditu.
- 23:30: Dantzaldia Kilimak taldearekin.
- 00:30: Tokan2 La Polla taldearen kontzertua plazan.
Maiatzak 27, ostirala
- 11:30-14:00: Puzgarriak, plazan.
- 12:30: Pote, Igel eta Toka Txapelketa herriko jubilatuen artean.
- 14:30: Herri bazkaria Bilkoin elkartean, Joselontxos txarangak alaitua.
- 18:00: Haurrentzako playback saioa.
- 23:30: Helduentzako playback saioa.
- 01:00: DJ Bull disko jartzailearen emanaldia.
Maiatzak 28, larunbata. Mozorro eguna. Gaia: Jolasak
- 13:00: Txakolin dastaketa Iraunkorrak txarangak alaitua, plazan.
- 13:00: Herriko 38. Paella Txapelketa. 14:00etan amaituko da aurkezteko epea.
- 14:30: Lagunarteko herri bazkaria.
- 23:00: Kalejira Distopia elektrotxarangarekin.
Maiatzak 29, igandea
- 13:00: Irrien Lagunak taldearen Elkartasun Jantokia haur antzerkia plazan.
- 18:30: Trapu Zaharrak taldearen Turistreatzen kale antzerkia plazan.
- 20:30: Gizon Pikuaren ehorzketa jaiei amaiera emateko, kandelekin eta lutu arropaz jantzita.