Haizea Zurutuza • Hazia lora denda (Beasain)
Aste honetan udan sartu gara. Tenperatura handiko egun beroak izan ditugu. Dagoeneko gure balkoietan askok landareak jarrita dituzue, baina oraindik badago zer aukeratu.
Balkoia edo terraza apaintzeko hainbat gauza eduki behar ditugu kontuan. Egunean zehar zenbat eguzki ordu izango ditugun garrantzitsua da. Ez da berdina ordu pare bat edo ia egun osoa eguzkitan izatea. Egunean zehar ekiaren intentsitatea ezberdina da. Goizean xuabeagoa da eta orduak pasa ahala indar gehiago hartu ohi da. Tartea luzea denean iraunkorrak izango diren lore edo zuhaixkak aukeratu beharko ditugu, eguna itxura frexkoarekin mantentzeko.
Eguzkitarako landareak
Mota ezberdinetako landareak daude eguzki asko duten lekuetarako. Erortzen direnak esaterako, Surfiniak ditugu more, arroxa, txuri eta gorri koloreko kanpanilekin. Horiek ondo egoteko, hezetasuna mantendu behar zaie.
Diplamekiak neurri txikiagoko kanpaiak dituzte txuri, arroxa eta gorri tonuetan. Aurrekoekin alderatuz ur gutxiago eskatzen dute, eta gainera, urte batetik bestera ez dira galtzen. Fuerteagoa denez, prezioz garestiagoa da.
Geranio Hiedra sinplea, leku askotan gitanilla nahiz frantsesita bezala ezagutzen dira. Arroxak, txuriak edo gorriak ikus daitezke. Lore bikoitzekoak ere badaude.
Gorantz joaten diren Geranioak ere badira. Txuri, gorri, arroxa eta laranjak ikus daitezke gure herrietako balkoi askotan. Ur aldetik ez dute gehiegi eskatzen.
Goraka joaten diren kanpanillak ere badaude, Petunia txuri, more, gorri eta arroxak. Horiek Surfinien familiakoak dira. Hezetasuna mantendu behar zaie pixka bat.
Itzalerako landareak
Eguzki ordu gutxirekin gustura hazten diren landareak ere badaude, Alegriak esate baterako. Ezagunenetakoak etxeko alegriak edo gineana barietateak dira. Arroxa, naranja, txuriak eta beste hainbat kolore bizitakoak topa daitezke. Hezetasun pixka bat gustuko dute.
Urte osoan
Geroz eta lanpetuagoak bizi garen honetan, gure etxeetara natura gerturatzeko badaude urte osoan irauten duten landareak. Hauek landatzen baditugu ez digute ia lanik emango lehorte edo izozte handiren bat egin ez badu behintzat.
Eguraldia aldatzen ari den honetan gure landareak pinuazal edo harriekin babestu beharko ditugu. Inguruan duten lurra dreinatua eta ahal dela apur bat tapatua egon dadin, ur gutxiago eskatzeko. Horrela ura aurreztuko dugu eta lan gutxiago eman digu ureztatzeko orduan.