Ekainak 29, asteazkena, San Pedro eguna
- Eguerdian: Festei hasiera emateko, Txerriaren jaitsiera.
- 14:00: Meza.
- 14:30: Paella jatea.
- Ondoren: Elustondo anaia-arreba trikitilariak.
Ekainak 30, osteguna
- 18:30: 23. Patata tortilla lehiaketa hasiko da.
- Ondoren: Tortillak gerturatzen direnen artean banatuko dira.
- 20:00: Toka lehiaketa. Gizonezko eta emakumezko onenarentzat sariak izango dira.
- Iluntzean: Iñaki Rezusta eta Jon Sagarna trikitilariek alaituko dute giroa.
Uztailak 1, ostirala
- 20:00: 28. Sagardo Dastaketa. Taloak eta pintxoak txorizo nahiz gaztarekin jateko aukera izango da.
- Ondoren: Nahi dutenentzat oilasko errea.
- Bitartean: Dj Oxanik giroa alaituko du.
- 23:30: Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
Uztailak 2, larunbata
- Eguerdian: Bazkaldu aurreko poteoa.
- 14:30: Gazte bazkaria.
- 17:30: Ume jolasak.
- 21:00: Herri afaria.
- 23:30: Hizpide eta Mugi Panderoa taldeak.
Uztailak 3, igandea
- 11:00: Bola Lehiaketa.
- 11:30: Meza Nagusia
- 11:30: Umeentzako puzgarriak.
- 12:15: Gabiriako Goruntz taldearen dantza saioa.
- 12:30: Txakolin dastaketa. Beñat Telleriaren gaztak dastatzeko aukera ere egongo da.
- 12:45: Hegoak, Erroak eta Eroak elkartearekin ikuskizuna.
- Bazkal aurrekoa: Elortza eta Iñaki Larrañaga trikitilariek alaituko dute.
- 17:00: Iñaki Villanuevaren erakustaldia. Motozerraz egurra tailatuz irudia egingo du.
- 18:30: Herri kirolak, pentatloi erakustaldia: Xabier Zaldua eta Ioritz Gisasola.
- Ondoren: Elortza eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin erromeria.