Geltokietako jaiak ospatuko dituzte asteburuan Zumarragan eta Urretxun. Egitarau betea antolatu dute, eta ez da musika saiorik faltako. Gaur, RAP gaua egingo dute Txindokiko plazan, 23:00etan hasita. Bihar berriz, Kaos Etiliko punk taldearen kontzertua izango da 22:45ean; ondoren, Laket taldearekin erromeria eta DJ Muriren saioa izango dituzte, goizaldera arte.