Ordizian asteburu honetan hasiko dituzte festetako aurreneko ekitaldiak, eta jaiak girotzeko, Ordiziako Gazte Asanbladak Goierri Punk jaialdiaren 13. edizioa antolatu du. Larunbatean, uztailak 16, Tirokatuak (irudian), Iltze, Espectro Sonoro, Demencio eta Varicela a los 40 taldeak ariko dira, besteak beste, gaztetxean. Jaialdia 18:30ean hasiko da eta sarrera doan da.