Goierritar beteranoena Nerea Elustondo legazpiarra da, laugarren aldiz ariko baita. Irailaren 24an, Getxoko (Bizkaia) Muxikebarri Zentroan izango du estraineko saioa, 17:00etan. «Lehenengo kanporaketan kantatzea tokatu zait eta aukeran eskertuko nukeen erreferentziaren bat ikusi eta gero kantatzea baina dagoenera moldatu beharko da. Abuztuan egin ditut bertso saioren batzuk eta nahikoa sentsazio onak izan ditut, beraz gorputzaldi horri eutsi nahi nioke. Helburuak pixkanaka jarri behar dira eta Getxon ahalik eta saiorik onena egitea nahi nuke, horrek hurrengo faserako txartela suposa dezakeelako, baina ez naiz aldez aurretik erronka handirik botatzen hasiko, esan beharrekoak ea oholtzan esaten asmatzen dudan!»