Beasaingo Bareak merkatari elkartearekin Oportora (Portugal) bidaiatzeko aukera dago, urrian egindako erosketengatik. Urriaren 31ra bitartean saltokietan banatuko diren kartilak bete beharko dira sei zigilurekin. Behin sei zigiluak lortutakoan, norberaren datuak jarri eta Bareak Merkatari Elkarteko saltokiren batean utzi beharko da kartila. Bareak adierazi duenez, azaroaren 4tik 8ra artean egingo dute zozketa.