Tania Hernandez eta M. Eugenia Zurutuza • Natxo belar denda
Askotan katarro bat harrapatu eta berehala erreakzionatzen dugu esanez: «Buf, igaro dudan estres garaia pasa eta orain defentsak jaisten zaizkit». Izan daiteke, baina, ziur aski, estres horrekin gure organoetako batek gehiago sufritu du, eta, ondorioz, bitamina edo mineralen bat faltako zaigu. Bitamina edo mineral hori da gure gaixo-egoeraren erantzulea.
Askotan egoera hau, sintomatologia hori konpondu nahi izaten dugu. Hala ere, konturatu gabe arazoak irauten duen bitartean, sintoma horiekin jarraituko dugu, nahiz eta sendagai asko hartu.
Horrekin ez dugu esan nahi mukositate hori garbitzen lagunduko digun jarabe bat edo sukarra jaisteko parazetamol bat hartu behar ez denik.
Gorputza entzun
Beraz, zuen gorputzak entzutera animatzen zaituztegu, eta informazio aldetik zer ematen digun ikustera.