Euskal Herriko Bertsoltari Txapelketako kanporaketarik ez da jokatuko asteburuan, eta hori baliatuz, hiru saioa izango dira gaur, hilak 14, Goierrin. Ordizian, Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio musikatua egingo dute Herri Antzokian (18:30). Zaldibian, berriz, V. Zapi Janztea –ez dago txartelik–, eta Beasainen Udazkeneko bertso saioa Usurbe antzokian (22:30). Bost bertsolariko ariko dira kantuan. Sarrerak sei euro balio du.