Garai bateko usadioetan eta bizimoduan berriz ere murgiltzeko proposamena dakar Ataungo Jentilbaratza elkarteak. Ohitura Zaharren Eguna ospatuko dute igandean (11:00-14:00), San Martinen. Aurten, 1950-1970 urteen arteko Ataun ekarriko dute gogora. Garaiko eskola, ganadu erakusketa, sorta belarrak kablez eta artisau azoka izango dituzte, besteak beste.