Itsasondoko herri bazkarietan sukaldari ‘ofiziala’ da Iker Mendizabal (Itsasondo, 1976), batez ere paella erraldoiak egiten ditu, «handiena 215 lagunentzat prestatu dut». Zailtasunik handiena «arrozari puntua hartzea eta ahalik eta gutxien itsastea» dela dio.
Zein duzu plater edo jaki kuttuna?
Jale ona naiz, baina bakailaoa esango nuke.
Ze zaletasun dituzu?
Sukaldaritza, trikitixa eta bidaiatzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Gladiator ez badut 50 aldiz ikusi, ez dut inoiz ikusi.
Liburu bat.
Ez dut irakurtzeko zaletasunik. Egunkaria eta sukaldaritzako liburuak.
Musika talde edo abeslari bat.
Momentuan momentukoa. Orain nostalgiko xamar nabil eta Guk taldea.
Abesti bat.
Reincidentesen Resistencia.
Oporretarako leku bat.
Inoiz egon gabeko edozein leku, kuadrilla on batekin.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea, laranja zukua eta jogurta.
Kolore bat.
Gorria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire bi arreben ezkontza egunak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ilobak erosi zidan harrian margotutako Osasunaren armarria.
Amets bat.
Euskal herri aske eta independente batean bizitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Gurasoekin igandeetan elkartean egiten dugun bazkaria.
Goierriko txoko bat.
Urkiko plaza.
Itsasondon biziko ez bazina…
Behartuta kanpoan bizi behar banu, Nafarroako herri txiki batean.