Betidanik gustatu izan zait argazkilaritza. Lehen kamera 1984an eskuratu nuen, eta familia argazkiak eta txangoak ateratzeko erabiltzen nuen batez ere. Baina aro digitalarekin batera, 2008. urte aldera, hasi nintzen mundu honetan sakontzen. Lehen kamera digitala erostearekin bat, Ordiziako Ortzadar elkartean hasi nintzen, eta teknika arloko jakintza ugari ikasiaz. Paisaiak eta gaueko argazkiak ditut gustukoenak.
Irudiko argazkia 2016ko urtarrilean hartua dago, Oamenditik. Helburua Txindokiren egunsentia erretratatzea zen. Ordiziatik abiatu ginenean ilun zegoen artean, eta Zumarragara bidean ohartu ginen Goierri behe-lainopean zegoela. Lokalizaziora iritsi, kamera prestatu, eta honako argazkia atera zitzaidan. Argiuneek pizten dute ikusleen arreta, haien oinean zein herri dagoen asmatzera eramaten baititu.
Datu teknikoak
Nikon D800 • Nikkor 24-70mm f/2.8 • 100 seg • f/8 • ISO200 • 35 mm • Photoshop CC eta Lightroom CCtua