Jokin Uribeetxeberriak (Legazpi, 1991) irakasle-ikasketak egin zituen eta Legazpiko Haztegi ikastolako irakaslea da. Seigarren ikasturtea du herriko ikastolan. Lehenago Markinako Bera Kruz ikastolan lan egin zuen. Legazpiko Euskaraldiko batzordeko kidea ere bada. «Legazpin ezagutza handia da, baina erabilera behar baino baxuagoa».
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Korrika egitea gustatzen zait. Azken urteetan mendi lasterketetan parte hartu dut. Erronkak atsegin ditut. Udazken honetan Behobia-Donostia lasterketan eta Donostiako maratoian parte hartuko dut. Maratoian bi ordu eta 45 minututik jaistea espero dut. Musika jaialdietara joatea ere asko gustatzen zait. Rock zalea naiz eta gitarra jotzen dut.
Pelikula edo telesail bat?
El resplandor.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Neil Young.
Abesti bat?
Neil Youngek abesti on asko ditu. Old man, adibidez.
Liburu bat?
George Orwell-en 1984.
Kolore bat?
Berdea.
Oporretarako toki bat?
Pirinioak. Oporretan Jacara (Aragoi, Espainia) joaten naiz urtero.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe hutsa eta bi tostada gurinarekin eta marmeladarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Goierriko Bi Handiak bukatu nuenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Gitarra berria.
Amets bat.
Orain arteko moduan jarraitzea.
Goierriko txoko kuttuna.
Aizkorri.
Legazpin biziko ez bazina…
Kostaldeko herri txiki batean.