Duela 3 urtetik bizi da Miel Mari Imaz (Idiazabal, 1972) Mutiloan. «Aldaketak beti dira aldaketa, eta herri txiki batek lasaitasun gehiago eskaintzen duen bezala, zerbitzuak gutxiago dira, baina ondo bizi naiz bertan».
Ze zaletasun dituzu?
Mendian oinez edo bizikletaz ibiltzea. Tarteka bide berdean korrika pixka bat egitea. Elurra ere gustuko dut.
Pelikula bat edo telesail bat.
Nahiago ditut dokumentalak, batez ere turistiko kulturalak direnak.
Musika talde edo abeslari bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean.
Oporretarako leku bat.
Ezkarai.
Zer gosaltzen duzu?
Gehienetan esnea zerealekin.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Egun onak ezin dira ahaztu, eta dudarik gabe nire semeak jaio ziren egunak dira hoberenak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Aurrez aipatutako horiek momentu berezi batean egindako bi marrazki.
Amets bat.
Inoiz beteko ez den zerbait; berriro 12 urte izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Bizitza bera da plazer handi bat, eta eguraldi ederrarekin eguna zeure buruari eskaintzeak ez du parekorik.
Goierriko txoko bat.
Mutiloa-Ormaiztegi bide berdeko Barnaola ingurua eguraldi onarekin oso berezia da.
Mutiloan biziko ez bazina.
Auskalo… orduan hasi beharko nuke pentsatzen, baina horrelako herri txiki bat; Zerainen ere bizi izan naiz eta ez da leku txarra.